2018-05-11

.


ESKOLEN ARTEKO FOROA

Urtean zehar URA eta IBAIEN  inguruan hainbat  lanetan  aritu ondoren, herria eta ingurumenarekin ditugun  jarrerak hobetzeko asmoarekin, eskola bakoitzak Eibarko udaletxeari bere proposamenak egiten  dizkio.
Proposamenak adosteko eta bateratzeko helburuarekin, maiatzaren 10ean, ikastetxeetako Agenda 21eko ordezkariak bildu izan ginen Portaleako bilera gelan.


Taldeka banatu gintuzten, eta denok aukera izan genuen gure iritzia emateko. Behin proposamen guztiak bateratu ondoren, guretzat garrantzitsuenak zirenak  aukeratu izan genituen, eta horiek izango dira, ekainaren 7an,  udaletxean egingo den osoko bilkurara eramango direnak.



2018-03-22

Uraren eguna



URAREN EGUNA

Gaur, martxoak 22, munduan uraren eguna ospatzen da. Gu 6.mailako neska-mutilak HHko geletara joan gara egun berezi honen berri ematera. Horretarako “Izurderen bidaia” ipuina irakurri diegu eta baita ere, uraren abesti bat abestu: Takolo, Pirritx eta Porrotxen “Ura, Ura”.


Izurderen bidaian,  itsasoa polita dela kontatzen digu, baina zikintzen dugunean, bertara plastikoak, olioa, petrolioa… botaz, bertan bizi diren animaliak hil egiten dira.

Ura beharrezkoa dugu bizitzeko, zaindu eta maitatu dezagun!





  URA DA, GU GARA!


2018-02-21

2018-02-14

ORTUA - HUERTA



GURE BARATZA
Ikusiko duzuen bezala, eskolak martxan jarriko duen baratza ia ia bukatuta dago.
Eibarko Udaleko Ingurumena Sailak aurrera eraman du eskolak egin zuen eskaera.


NUESTRA HUERTA
Como podéis ver, la huerta que el colegio pondrá próximamente en marcha está casi finalizada.
El Departamento de Medio Ambiente del Ayuntamiento ha hecho posible esta petición del centro.