ESKOLEN
ARTEKO FOROA
Urtean zehar URA eta IBAIEN inguruan hainbat lanetan aritu ondoren, herria eta ingurumenarekin
ditugun jarrerak hobetzeko asmoarekin,
eskola bakoitzak Eibarko udaletxeari bere proposamenak egiten dizkio.
Proposamenak adosteko eta bateratzeko helburuarekin, maiatzaren 10ean, ikastetxeetako Agenda 21eko ordezkariak bildu
izan ginen Portaleako bilera gelan.
Taldeka banatu gintuzten, eta denok aukera izan genuen gure iritzia emateko. Behin proposamen guztiak bateratu ondoren, guretzat garrantzitsuenak zirenak aukeratu izan genituen, eta horiek izango dira, ekainaren 7an, udaletxean egingo den osoko bilkurara eramango direnak.
URAREN EGUNA
Gaur, martxoak 22, munduan uraren eguna
ospatzen da. Gu 6.mailako neska-mutilak HHko geletara joan gara egun berezi
honen berri ematera. Horretarako “Izurderen bidaia” ipuina irakurri diegu eta
baita ere, uraren abesti bat abestu: Takolo, Pirritx eta Porrotxen “Ura, Ura”.
Izurderen bidaian, itsasoa polita dela kontatzen digu, baina
zikintzen dugunean, bertara plastikoak, olioa, petrolioa… botaz, bertan bizi diren
animaliak hil egiten dira.
Ura beharrezkoa dugu bizitzeko, zaindu eta
maitatu dezagun!
URA DA, GU GARA!
AGENDA 21
Ikasturte bakoitzean gai berri desberdin bati ekiten diogu, eta
ikasturtean zehar hartutako erabakiak hurrengo urteetan ere betetzen jarraitzen
dugu. Aurten URA ETA IBAIEN gaia
landuko dugu.
Dagoeneko
hasi gara ikastetxe barruko lana antolatzen. Guztion artean gure ikastetxeetan
zein bere inguruan uraren problematika aztertuko dugu eta alternatibak bilatuko
ditugu. Horrela, uraren kontsumoa murrizteko eta hala eskolan nola gure
etxeetan ahalik eta gutxien zikintzeko proposamenak landuko ditugu.
Gai batzuk
planeta mailakoak izango dira: ur erreserbak, ugaritasuna eta eskasia, ur gazia
eta ur geza, lur gaineko eta lur azpiko urak eta abar. Gai orokor hauen artean,
uraren kalitatea eta eskuragarritasuna osasunarekin daukan harremana aztertuko
dugu eta kalitate oneko uraren eskuragarritasuna ziurtatzeko ibaien egoera
ekologiko onaren garrantzia baloratuko dugu.
Dena den,
asko jakitea garrantzitsua bada ere, ondo jokatzea da onena: Horregatik
ahaleginduko gara egoera aztertzearekin batera alternatiba egokiak
identifikatzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario